XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskadi Gaztea

Euskadi Gaztea udaberriarekin batera abiatu zen halako batean. Baina lehen egun hura baino, aurreko asteak datozkit burura garai haietan pentsatzean.

Azken urteetan Katu Kale, ETBko musika saioa aurkezten ibilia nintzen eta halako batean Joxe Mari Otermin, garai hartan Euskadi Irratiko zuzendariak luzatu zidan irrati berria koordinatzeko proposamena. Tira... erabakia ez zen erraza izan, aldaketa handia eta erantzunkizuna ere galanta!

Lagun handiz osatutako lan-talde bikain baten babespean ari nintzen orduan Katu Kalen, saioak musikazaleen errespetua lortua zuen ordurako... baina burukomin berrien bila abiatzea erabaki nuen. Ilusioz beteriko esatari talde gaztea aurkitu nuen EUSKADI GAZTEAn, hastera zihoan proiektu berri horretan fede handia genuen guztiok eta ohartu gabe ere eguna iritsi zen: 1990eko martxoak 21. udaberria.

Ordutik hona denetarik izan da, pozak, eztabaidak, zorionak, hankasartzeren bat edo beste... baina, egia esateko, inoiz ez naiz proposamen hura onartzeaz damutu.